BULEGO pop-taldea Azkoitian sortu zen 2019. urtean, eta hasiera-hasieratik erakutsi dute euskal musikaren eskemak urratzeko asmo argia. Horretarako, sektorearen ikuspegi holistikoa lortzeko bide berriak irekitzen ari dira, proposamen berean uztartuta musika, estetika, sare sozialetako ekintzak eta sustapen modu berriak.
Euskara hutsean idatzitako letretan eguneroko gaiak lantzen dituzte, betiere ikuspegi positibo bereizgarri batetik begiratuta eta hizkera zuzena erabilita, itzulingururik gabe. Bide berriak irekitzeko irrika horren adierazgarri dira sintetizadoreen soinuak eta soinu elektronikoak, taldearen soinu-paisaian protagonista diren aldetik.
Diskografiari dagokionez, bi EP argitaratu dituzte orain arte. Lehenengoa “Bulego” (2020) izan zen, eta harremanen gaiari buruzko 6 abesti biltzen ditu, bakoitzean ikuspegi bat emanez. Bigarrena “Ilun Dagon Arren” (2020) izan da, eta taldearen aurkezpen-zikloa ixten duten 3 abesti ditu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.