2022/01/27 19:00etan

Antzerkia

ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA

ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA
Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñea

Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezur mamitutako festa distiratsu bat.” Alaia Martin.

Testua: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa
Dramaturgia eta zuzendaritza: Igor de Quadra
Dramaturgia eta interpretazioa: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti
Eszenografia: Miriam Isasi
Jantziteria: Alberto Sinpatrón
Argiztapena: Arantza Flores
Soinua: Asier Renteria
Argazkiak: Aitane Goñi, Yuri Agirre (Kulturaz Kooperatiba)
Bideoa: Arriguri
Laguntza: Kulturaz Kooperatiba, Garaion Sorginguna, Eusko Jaurlaritza, Arriaga Antzokia
Ekoizpena: Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin.

Sarrerak

Hizkuntza: Euskara

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!