ARTE-LABORATEGIAK FAMILIARTEAN EUSKARAZ. JACKSON POLLOCK. Familiendako lantegia da, elkarrekin sortu, imajinatu eta gozatzeko. Saio bakoitzean, artista baten munduan murgilduko gara, gure adierazmoldea eta komunikazio-moduaren bila.
Lantegi bakoitza bukatzean, erakusketa txiki bat sortuko dugu elkarrekin lan guztiak bilduta, nahi duen jende orok gure sorkuntza-lanak ikus ditzan. Ez da aurrez deus jakin beharrik. Jolastu eta sortuko dugu, gure sormena ikertuko dugu, denok baitugu sortzeko gaitasuna.
Jackson Pollock
Action paintingaren munduan barneratuko gara. Kolore primarioetatik abiatuta, kolore berriak aurkituko ditugu. Margoekin eta haien mugimenduekin jolastuko gara, margoa emateko modu ezberdinak aztertuta. Margoa bota eta jaurtiko dugu, dripping eta jolasa eginen dugu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.