2021/07/28 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean

Ikuskizuna

IKUSKIZUNA: 'Erraldoien dantza'

IKUSKIZUNA: 'Erraldoien dantza'
Ziudadela, Iruñea

Bigarren urtez jarraian, pandemiaren ondorioak direla kausa, erraldoi eta buruhandiak ezin izanen dira hiriko karriketan barna ibili uztailaren 6tik 14ra bitarteko ohiko hitzorduan. Halarik ere, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak ere bat egin du Biba Iruña bizirik! ekimenaren programazioarekin, dantza tradizionaleko ikuskizun baten bidez, udako egutegian zehar banatutako hiru egunetan.

Ikuskizunak doan eskainiko dira Ziudadelan, baina bertara joateko gonbidapenak eskuratu beharko dira www.pamplonaescultura.com webgunean. 

Bertaratutako guztiek, haur zein helduek, dagokien sarrera euki beharko dute. Pertsona bakoitzak gehienez 6 sarrera erosi ahal izanen ditu webgunean.

‘Kartoizko Ilusioak’, Erraldoien dantzaren sinopsia: Pakete misteriotsu bat iritsi da Xabierren eskuetara. Aitonak bidali dio, irudi bitxi batzuk eta gutun bat gordetzen dituela. Gutunean, Xabierren aitonak konpartsari lotutako bizipenak eta esperientziak kontatzen dizkio bilobari. Oholtza gainean ikusten dituenean, euren dantza koloretsuekin, konpartsak sortzen duen benetako ilusioaz jabetuko da Xabier.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!