Elkar ezagutu genuen egunean, hotz egiten zuen, otsailaren 7 guztietan bezala. Zure begiekin akordatzen naiz. Batez ere. Jende zoriontsuak izan ohi duen distira zeukaten egun hartan. Zoriontsuak ginela ematen zuen. Baina nola heldu ginen haraino? Zein da zoriontsua izateko ibili beharreko bidea?
Elkar ezagutu genuen eguna 20 minutuko iraupena duen antzezlan labur bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategitik sortu den hirugarren proiektua. Ezohiko guneetan erakusteko obra bat da, ez baitu agertoki baten beharrik.
Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuaren aurkezpenarekin batera iritsiko da Iruñera.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.