Azaroaren 5ean emango zaio hasiera 30.Bertsoaroari, eta hain zuzen, efemeridea gogoraraziko duen jaialdi berezi batek abiatuko du zikloa. Oholtza gainean izango dira 1991ko lehen Bertsoaroa hartan kantuan aritutako bi bertsolari (Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso) gaur egungo bi nafar bertsolari gazterekin batera (Joanes Illarregi eta Sarai Robles), ordukoaz eta oraingoaz elkarrizketan.
Gaiak jartzen, bestalde, lehen jaialdi hartan aritu zen Mikel Taberna eta azken urteetako Bertsoaroan hainbatetan ibilitako Alaitz Rekondo ariko dira. Lau eskutara diseinatu dute saioa.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.