Baluarteko Areto Nagusiak Iruñea Oholtzan euskal abestien jai handia hartuko du heldu den urriak 4an, arratsaldeko 19.00etan. Kontzertuan Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabako kantuak eta musika ekarriko dute gurera; besteak beste, emanaldian Txema Garzes, Aitor Furundarena, Gorka Pastor, Asier Oleaga, Franzisko Herrero eta Joxerra Mitxelena musikariak; Elizagoien Ahizpak (trikitilariak), Dani Conde (gaiteroa) eta Paz De Ziganda Helduen Abesbatza; hala nola Joxean Larrañaga (Urko), Serafin Zubiri, Estitxu Pinatxo eta Gasteizko Algara Dantza Taldea arituko dira. Iruñea Oholtzan hitzordu honen azken xedea ikus-entzuleen partehartze aktiboa bultzatzea da.
Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke jada:
www.baluarte.com web orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan. Maskarilaren erabilera derrigorrezkoa da.