Udalaren sare sozialetako profil ofizialak bikoiztearen aurkako errekurtsoa aurkeztuko du EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 8a, 14:12

Deklarazio bat ere aurkeztu du asteartean Lehendakaritza Batzordean eztabaidatuko den egoera berraztertzeko.

Iruñeko Udaleko EH Bilduren Udal Taldeak Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuko duen helegitea prestatu du. Iruñeko Udalaren irudia eta erakunde-euskarria bereizteko erabakia bertan behera uztea eskatuko du. Izan ere, hainbat sare sozialetan sortu dira hizkuntzaren araberako bereiztutako profilak, euskera eta gazteleraz. Hiru dira errekurtso hori oinarritzen duten argudioak: "alde batetik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aitortu duen benetako elebitasuna urratzen duelako, bestetik, 1997az geroztik indarrean dauden udal-ordenantzen espirituaren aurka doalako, eta, hirugarrenik, aldaketa eusten duen espedienterik gabe hartu da erabakia nahiz eta horrek udal-sare sozialetako irudia eraldatzea dakarren".

EH Bilduren zerbitzu juridikoak aztertzen ari diren helegitearekin batera, koalizioak adierazpen bat aurkeztuko du asteartean Lehendakaritza Batzordean, non "formatu elebiduna mantentzearen" aldeko adierazpena aldarrikatzen duten, "udaleko informazioa bi hizkuntzetan (euskaraz eta
gazteleraz) eman dadin euskarri berean" eta sare sozial guztietan, alkatetzatik modifikatu zena hilabete hasieran. “Euskarazko eta gaztelaniazko profil bereiztuak sortzeak elebitasunaren bermea alde batera uztea adierazten du”, defendatzen du deklarazioak.

Testuak dioenez, 1997az geroztik indarrean dauden euskarari buruzko ordenantzek oinarri izan dute beti "euskara eta gaztelania hiri honetako berezko hizkuntzak direla, eta hori dela eta, bai euskarak bai gaztelaniak, elkarbizi behar dute Iruñean, beraz, egunerokotasunean islatu behar da eta instituzio honi dagokio hori bermatzea, benetako elebitasuna zainduz eta ziurtatuz, 2002ko azaroaren 14ko epaiak islatzen duen bezala".

Informazio ofizilaren arabera, joanan den azaroaren 1etik aldaketa 16 kontu aktibotan izango da, udal zerbitzu eta alor ezberdinei uztartutakoetan: Udala, Kultura, Turismoa, Gazteria, Merkataritza, San Fermin, Parte-Hartzea, Harrotu, Udaltzaingoa, Berdintasuna, Kirola, Ingurune Hezkuntzako Museoa, Joaquín Maya Musika Eskola, 010, Iruñea 2030 eta Hiriartea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!