'Zintzilik' lana aurkeztuko du Olatz Salvadorrek Kantu eta Hitza zikloan

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 23a, 07:58
Olatz Salvador.

Erraldoien Txokoan emanen du kontzertua abeslari gipuzkoarrak 20:30ean. Bere bakarkako lehen lanaren erakustaldia izanen da akustikoan. 

Olatz Salvador donostiarrak, Skakeitan bandaren teklistak, Zintzilik aurkeztuko digu, bakarkako lehen diskoa. Bakarkakoa baina elkarlanean egindakoa; izan ere, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek lagundu diote hitzetan, eta Maria Bustos (Eraul), Jon Basaguren (Izaki Gardenak, Libe) Juantxo Arakama (Glaukoma), Edorta Salvador eta Iñaki Salvador (Mikel Laboa, Benito Lertxundi) musikariek ere, besteak beste, nork bere ukituaz aberastu dituzte Olatzen kantak. Bederatzi abestik eta estilo bere-bereak osatutako lan intimista da, xehetasun ugari gorderik dituen disko fina.

Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2019. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra. 20:30ean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!