Iruñeko Euskararen Ordenantza aurrerapausoa da euskalgintzaren iritziz

Iruñeko Euskararen Ordenantza aurrerapausoa da euskalgintzaren iritziz

UPNk urtetan inposatutako hizkuntza bazterkeriari buelta ematen zaiola balorean jartzen dute euskalgintzako eragileek. Ordenantza euskaldunendako helduleku izanen dela  diote. Hala ere, kontratazio esparruan ekarpenak egin dizkiote udalari, ikusi dituzten hutsuneak hobetzeko.

Gure hirian arrotz sentiarazten gintuen UPNren aurreko ordenantzak. Horrela azaltzen dute Euskalgintzako kideek, Iruñeko udalak emandako aurrerapausuak suposatzen duen aldaketak. Euskara sustatzeko lantresna izan beharko zena, euskara ikustezin bihurtzeko erabili zuen aurreko udalak. Ordenantza berria balorean jartzen du euskalgintzak, lauren arteko adostasuna lortzeagatik eta batez ere, Iruñeko euskaldunendako heldulekua izanen delako.

Ordenantza martxan jartzeko prozeduran Iruñeko euskalgintzak ekarpena eginen dio udal taldeak egindako proposamenari. Kontratazio arloan, laburregi geratzen dela deritzote, eta Iruñeko udal plantilla euskalduntzeko pausoak eskatu dituzte.