Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Iruñea Mendi Tour: mendiko filmarik onenak Golem Baionan hilaren 15tik 18ra

Euskalerria Irratia 2017-05-15 18:22   kultura  Iruñea

Bilboko Mendi Film Festivalaren azken edizioko 9 filma onenetakoak proiektatuko dira saio bikoitzean. Jatorrizko bertsioak eskainiko dira, euskaraz eta erdarazko azpitituluekin. 

Saio bikoitzak izanen dira egunero, eta 9 filma eskainiko dira guztira. Tartean Freedom Underload BMFF 2016ko Sari Nagusia jaso zuen filma, Epaimahaiaren Saria jaso zuen The Great Alone, alpinismoko filma onena Link Sar West, eskaladako filma onena Boys in the Bugs, eta kirola eta abentura filma onena Dodo's Delight. Horiez batera beste lau filma, joan zen abenduan Mendi Film Festivalean txalotuenetakoak izan zirenak eta publikoa gehien engantxatu zutenak.

Sarrerak eskuragarri daude jada Golem-en sare digitalean eta baita leihatilan ere. 6€ balio du eguneko saioak, eta lau eguneko abonuak 20€.

Mendi Film Festival eta Golem sokada berean daude ekitaldi hau antolatzen, eta Diario de Noticias eta Zineuskadiren laguntza jaso dute.

 

Mendi Tourrari buruz
Bilbao Mendi Film Festivalaren ekimena da, mendia eta abenturari buruzko nazioarteko zinema jaialdia. 2016ko abenduan egin zen azken edizioko pelikula onenen bilduma da MENDI TOURa, bateko eta besteko aretoetan eskaintzeko tentuz hautatutako bilduma. Bilbao Mendi Film Festival urteroko hitzordua izan ohi da, eta mendiko zinemagintzako ekoizpenik onenak biltzen ditu bere zentzu zabalenean: eskalada eta alpinismoaz batera, muturreko kirolak, eskia, natura, ingurumena, etnografia... hartzen ditu aintzat.
Iazko edizioan, BMFFak 21 herrialde desberdinetatik zetozen 150 lan jaso zituen eta haietatik 39 hautatu ziren Saio Ofizialerako.
9.000 ikusletik gora bildu ziren BMFFean iaz.

 

Programazioa:

Maiatzak 15 astelehena (18:30 eta 20:30)
LINK SAR WEST
BMFF 2016 Alpinismoko Film Onena

2016, Erresuma Batua, 32 min

Zuzendaria: Jonathan Griffith

VO: en SUB: es/eu

Jonathan Griffith alpinista eta argazkilaria, eta obsesio duen goi mailako erronka: Link Sar (7041m, Karakorum).


BLOCHEADS
2016, Erresuma Batua, 58 min

Zuzendaria: Alastair Lee

VO: en SUB: es/eu

Britainia Handiko boulderraren historia miresgarria.


Maiatzak 16 asteartea (18:30 eta 20:30)
DODO’S DELIGHT
BMFF 2016 Kirola eta Abentura Film Onena

2016, AEB, 28 min

Zuzendariak: Sean Villanueva-O'Driscoll, Josh Lowell, Nick Rosen eta Peter Mortimer

VO: en SUB: es/eu

Erritmoz eta umorez jositako abentura, big wall eskalada eta nabigazioa uztartzen dituena, Baffin Irlan.


AKABUKO MARTXEA
2016, Euskadi, 60 min

Zuzendariak: Aitor Gisasola eta Fredi Paia

VO: eu SUB: es
Aizkorri eta Uribe Kostaldea batzen dituen transhumantzia, mendiko kultura eta historia berreskuratuz.

 
Maiatzak 17 asteazkena (18:30 eta 20:30)
BOYS IN THE BUGS
BMFF 2016 Eskaladako Film Onena

2016, AEB, 18 min

Zuzendariak: Zachary Barr, Peter Motimer eta Nick Rosen

VO: en SUB: es/eu

Artesietan munduko onenetakoak diren bi eskalatzaile eta haien dedikazio tematia Kanadako Bugaboo mendietako hormatzar batean duten muturreko erronkan.

THE GREAT ALONE
BMFF 2016 Epaimahaiaren Saria

2015, AEB, 80 min

Zuzendaria: Greg Khos

VO: en SUB: es/eu
Historiako musher onenaren soslai hunkigarria, Iditarod-ean girotua, Lurreko Azken Lasterketa Handia.

 

Maiatzak 18 osteguna (18:30 eta 20:30)
ANNAPURNA III UNCLIMBED
2016, Austria, 12 min

Zuzendaria: Jochen Schmoll

VO: en/ger SUB: en/es
David Lama, Hansjörg Auer eta Alex Blümel austriarrak, inoiz inork egin gabeko erronka batean: Annapurna III-an hegoekialdeko pilarea.
 

METRONOMIC
2015, Frantzia, 15 min

Zuzendaria: Vladimir Cellier

VO: fre SUB: es/en

Artista bilkura eta uztarketa magikoa, Verdongo haitzarteetako skyline-tan.
 

FREEDOM UNDERLOAD
2016, Eslovakia, 58 min

Zuzendaria: Pavol Barabas

VO: slk SUB: es/en

Bizi lezioak eta hausnarketak Tatra mendi ikusgarrien Eslovakiako isurialdean txertatuta dauden zamaketarien eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa