Berri Txarrak taldearentzat Vianako Printzea saria eskatzeko sinadura bilketa jarri dute abian

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 23a, 14:47
Argazkia: Berri Txarrak taldea, kontzertu batean.

Akelarre kultur elkarteak abiatu du Berri Txarrak musika taldeari Vianako Printzea saria emateko sinadura bilketa, Change.org webgunearen bitartez.

Vianako Printzea saria Berri Txarrak taldeari emateko sinadura bilketa abiatu du Akelarre kultur elkarteak: "Berri txarrak taldeak rock-a bizimodu bezala defendatzen 20 urte baino gehiago biltzen dituelako, euskara eta Nafarroako izena munduko txoko guztietara eramaten. Jadanik bere kantak belaunaldi desberdinen soinu-bandaren parte direlako. Hau guztia eta gehigoagatik Berri txarrak taldea 2017ko Bianako Printze Kultur sariarentzat proposatzen dugu".

641 sinadura batu dituzte -berri hau idazteko momentuan- eta 1.000 bildu behar dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!