Iruñeko Udal Haur Eskolek 1.010 plaza eskainiko dituzte, horietarik %40,6 euskaraz

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 2a, 20:07

Beste %59,4 gaztelaniaz edo gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko dira hurrengo ikasturtean. 838 plaza egun osokoak izanen dira eta lau eskolatan egun erdiko 172 plaza eskainiko dira.

Haur Eskolen Organismoak onartu duenez, 2017-2018 ikasturtean plaza guztietatik 599 gaztelaniaz izanen dira eta haietariko 335tan ingelesezko aktibitateak eskainiko dira.  Bestalde 411 euskaraz izanen dira. Egun osokoak: 102  Donibanen, 101 Printzearen Harresin, 82 Izartegin, 82 Goiz Eder-en eta 44 egun erdikoak Goiz Eder-en. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!