Iruñeko haur eskola euskaraz aldarrikatu dute "eskubide soziala ere badelako"

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 19a, 09:04

Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz taldeak heldu den ikasturterako eskatu du euskarazko eredua izanen duen haur eskola. 

Alde Zaharreko gurasoek eta zenbait herritarrek osatzen dute plataforma. Aspaldian ari dira euskarazko eredua izanen duen haur eskola auzoan. Eskaria badelako. Eta eskubide soziala betetzeko hala beharko lukeelako. Horixe adierazi dute parlamentuko Eskubide Sozialeko batzordean. Heldu den ikasturtean euskarazko haur eskola exijitu dute Alde Zaharrerako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!