Iruñeko Udalak gaur eginen du zozketa hauteskunde mahaiak osatzeko

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 30a, 08:41
Bizilagun bat botoa ematen. Arg: eitb.eus

266 mahai osatzeko zozketa 9:00etan hasiko da. Heldu den ekainaren 26ean hauteskunde mahaian egon beharko dutenen izenak jakinaraziko dira.

Iruñeko Udaleko osoko bilkurak gaur eginen du zozketa hauteskunde egunean mahai buru eta mahai kide izanen direnen izenak jakinarazteko. 798 presidente izanen dira (titularrarekin batera bi ordezko ere bai) eta 1.596 bokal (bi titular eta lau ordezko). Guztira 266 mahaitarako kideak dira gaur zozketa horretatik aterako direnak.

Ekainaren 26ean izanen dira hauteskundeak. Mahaiak osatzeko 18 urtetik gorako eta 70 urtetik beherako bizilagunak izan daitezke kideak. Goizeko 8:00etatik 20:00etara izanen dira egon beharko dute mahaikideak.   010 telefono zenbakian eta pamplona.es webgunean egiaztatu ahal izanen da mahaikide izatea egokitu zaizun edo ez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!