Izena emateko epea zabalik Anaitasunaren XXIX. Pirinioetako Zeharkaldirako

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 18a, 19:12

Uztailaren 10etik aurrera, sei astez eginen da Ull de Ter-etik Hondarribiraino. Aurten lau eta sei eguneko beste bost ibilaldi  gehiago daude aukeran. 

Abian da Anaitasuna Kirol Elkarteak antolatutako Pirinioetako zeharkaldi ezagunaren XXIX. edizoa.

Aurten Kataluniatik, Ull de Ter-etik, abiatuko da uztailaren 10ean eta abuztuaren 21ean Hondarribin amaituko da.

Etapak

Uztailak 10-17: Ibilbide ederra. Ull de Ter-Pla de Rat.

Uztailak 17-24: Pirinio basatia. Pla de Rat-Arties.

Uztailak 24-31: Goi mendietako ibilaldia. Arties-Hospital de Parzan.

Uztailak 31-abuztuak 7: Kareharrizko basamortuak. Hospital de Parzan-Candanchú.

Abuztuak: 7-14: Uraren bidezidorrak. Candanchú-Azpegi

Abuztuak 14-21: Euskal Pirinioak. Azpegi-Higer lurmuturra.

Aste bakoitzeko prezioa: 575 euro.

 

Bestelako ibilaldiak

3.000koen zeharkaldia.

Uztailak 25-31.

Egunero 3.000ko bat egitea da helburua: Mulleres (3.010m), Ballivierna (3.067m), Tousse de Remuñe (3.041m) , Spijoles (3.065m), Clarabide (3.020m), Gemelos (3.134m).

575 euro.

 

Midiko behatokiak

Uztailak 2-5

Portalet (1.794 m), Pic Peyreget (2.483 m),  Pic Pombie (2.207 m),  Pic des Moines (2.349 m), Somport (1.632 m), Anayet  (2.555 m)  Portalet (1.794 m).

320 euro.

Ordesako arroilak

Uztailak 2-5

Ordesa, Faja Pelay, Tozal de Bason, Bestué, Añisclo, Nerin, Cutas mendilerroa, Torla.

320 euro.

 

Vignemale, aintzirak eta glaziarrak

Abuztuak 25-28

La Ralliere, Lac de Gencianas, Coll de Milets, Lac de Purtet.

320 euro.

 

Tenako 3.000ak

Abuztuak 25-28

Picos del Infierno, Facha, Balaitous, Palas, La Sarra.

450 euro.

 

Informazio guztia latravesiadelpirineo.com web gunean aurki daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!