"Akats larria" onartu eta zinegotzi lanarekin segituko du Berrok

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 17a, 13:28

Babesa sentitzen du udal taldearengandik, Aranzadirengandik eta alboan dituen lankideengantik.

"Akatsa izan zen, inorengandik errepika daitekeen hanka sartzea", hala berretsi du Laura Berro, Aranzadi udal taldeko zinegotziak. Dimisorik eman ez eta bere lanarekin aurrera segitzea izan da hartu duen erabakia, dioenez, jakinduriaz hartutakoa. Izan ere, salatu du oposizioa saiatu dela behin eta berriz zalantzan jartzen bere jarduna eta erasoz-eraso aritu zaizkiola. Ez bakarrik beraren aurkako jarrerekin, baita, gizarteratze prozesuetan lan egiten duten entitateen aurka ere.

Babesa sentitzen du udal taldearengandik, Aranzadirengandik eta alboan dituen lankideengantik. Barne eztabaida izan da, bai eta bihar xehetasunak agerraldi batean emanen dituztela iragarri du Berrok.

Gertatutakoa zabaldu ostean, Berroren ahizparik lan kontratua egin zioten Yoar entitatean. Horrek herritarrengan sortu ditzakeen zalantzak ulertzen dituen galdetuta, esan du, uler dezakeela, baina berak ez duela halako erabakirik hartzeko ahalmenik, Yoar elkartearen eskuduntza delako. Gogorarazi du gainera, 14 urte daramatzala ahizpak elkarte horretan lanean.

Une gogorrenak profesional eta pertsonalki

Ondorioak izan ditu Berrok egindako akatsak beregan. Pertsonalki bizi izan duen unerik garratzenak izan direla aitortu du. Baina era berean, babesak ere eskertu ditu. Akatsa izan zela argi du, herritar arruntak erakundeetan sartu izanaren akatsa.

Lanean segitzeko asmoa du, hiria aldatu dadin. Dimititzea izan du buruan uneren batean. Hasieran batez ere. Presio handia izan zen, ustelkeria kasu bat egotzi ziotelako. Baina hausnarketa eginda, pertsonalki, argi ikusi zuen ez zela halakorik izan inondik inora ere.

Horiek gaur, Aranzadiko zinegotzi Laura Berrok kazetariokin izandako elkarrizketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!