Ekonomia solidarioaren azoka eta jardunaldiak eginen dituzte asteburuan

Euskalerria Irratia 2016ko api. 4a, 12:57
Argazkia: REAS azoka, autobus geltoki zaharra.

Autobus geltoki zaharrean izanen dira, hilaren 8an, 9an eta 10ean, REASek antolatuta. Egitaraua hemen ikus dezakezu.

Azoka eta jardunaldien helburua ekonomia solidarioa indartzea eta ikusaraztea da, bultzatzaileek diotenez. "Krisi egoera honetan hazten ari den errealitate sozioekonomiko honek bere jardunaren bitartez erantzun errealak ematen ditu sektore ezberdinetan, hala nola, produkzioaren sektorean, zerbitzuetan, merkataritzan, kontsumoan edo finantza sektorean, beti ere, errealitate integral, ekonomiko, sozial eta ingurugiroaren errespetuan beren bideragarritasuna oinarritzen duten eredu enpresarial eta proiektu sozialen bitartez". Horrela definitu dute ekonomia solidarioa.

Gainera, Ekonomia Solidarioari buruzko IX. Nazioarteko jardunaldiak gauzatuko dituzte, Kapitalismoa edo bizitza: ekonomia feministaren ikuspegia lelopean. Bertan, ekonomiari buruzko ikuspegi ezberdinen inguruko gogoeta egitea da antolatzaileen asmoa, "ikuspegi inklusibo, solidario eta generokoa" kontua izanda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!