Iruñeko Udalak hamabi kultur talderi diru-laguntza emanen die euskarazko kultur jarduerak sustatzeagatik

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 15a, 20:21
Argazkia: Dindaia

31.070 euro dira hamabi erakundeen artean banatuko den laguntza 2015ean zehar eginiko jarduerengatik. 

Iruñeko Udalak onartutako diru-laguntzak dira: Dindaia Fundazioa (7.186 euro), hiri tailerrak eta begiraleentzako ikastaroengatik; Euskaldunon Biltoki (4.491 euro), urte osoko programazio iraunkorrarengatik; Karrikiri Elkartea (4.317 euro), Karrika berri-papera eta Mintzakide programarengatik; Udako Euskal Unibertsitatea (4.267 euro), udako ikastaroengatik; David Lainez Agirre (3.166 euro), haurrentzako Eguberritako programazioarengatik; Nafarroako Bertsozale Elkartea (1.847 euro), bertsolaritza sustatzeagatik; Nafarroako Antzerki Eskola (1.620 euro), 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako antzerki zikloarengatik; Arturo Campión Elkarte Kulturala (1.564 euro) urte osoko programazio iraunkorrarengatik; Sortzen (1.028 euro), Hamarratz egitasmoarengatik; Oberena (769 euro), 75garren urteurreneko liburuaren euskarazko edizioarengatik; Zaldiko-Maldiko (764 euro), urte osoko programazio iraunkorrarengatik; eta C.D.G. Elkartea eta R. Ezpondapea (69 euro), bertso tailerra eta bertso afari batengatik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!