Emausko Trapuketarien udazkeneko azoka, zabalik

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 15a, 08:55

Gaur zabalduko ditu ateak azokak Arrotxapeako Triki Traku dendan eta larunbata arte aukera izanen da antzinako gauzak, jostailuak eta liburuak erosteko. 

Joan den udaberrian arrakasta handia izan zuen Emausko Trapuketarien azokak. Errepikatzeko moduan dira, tresna eta gailu ugari baitituzte salgarri direnak. Gaur zabalduko dizkiote ateak udazkeneko azokari. Arrotxapea auzoan izanen da Triki Traku dendan. Goizez eta arratsaldez zabalduko dute eta besteak beste antzinako objektuak, jostailuak, liburuak eta bildumazaleentzako sorta ezberdinak ere izanen dira.

Etxez etxe aritzen dira Emausko Trakupetariak bizilagunentzat erabilgarri ez diren mota guztietako objektuak biltzen. Asko dira, erabilgarri daudenak eta horiei irtenbide emateko salmentan jartzen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!