'Joxemiel Bidador' pastoralerako sarrerak agortu dira

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 6a, 11:41

Larunbatean eskainiko dute ikuskizuna, Burgoen plazan, eta sarrerarik gabe ez da ikusterik izanen.

Joxemiel Bidador idazle, ikertzaile, dantzari eta euskaltzalea omentzea du xede Jon Alonsok idatzitako emankizunak. Zuzendaritza artistikoa, aldiz, Ihitz Iriarten eta Aritz Ibañezen esku egon da.

Hitzaldiak, gerturatzeko

Aste honetan bi hitzaldi antolatu dituzte, gaian sakontzeko xedez. Lehena atzo izan zen, Patxi Labordak zuzendurik, dantzaren arloaren inguruan.

Bigarrena bihar bertan izanen da, Zaldiko Maldiko elkartean, Joxemiel Bidador eta Mendigatxaren sindromea izenburupean, Patxi Larrionek eskainia.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!