Kale-artistek Carlos III. etorbideko estoldak margotuko dituzte

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 25a, 09:02

Hirian artea uztartzeko eta apaintzeko modu berriak lantzea da asmoa eta bide batez merkataritza sustatzea ere badu helburu. Urriaren 17an izanen da ‘Decociudad’ izeneko kanpaina.

Decociudad izeneko kanpaina jarri dute abian Zabalguneko Merkataritza Gunea eta Nafarroako Merkataritza Kamerak. Hiriko merkataritza guneak apaintzea da xedea eta modu horretan saltokien jarduna sustatzea. Lehen edizioa du kanpaina horrek eta Carlos III. etorbidean 20 estolda margotzea da asmoa. Urriaren 17an hiriko artistek ekimen hori gauzatuko dute.

Hiriko artistei dei egin diete, aurkez ditzaten euren proposamenak. Horretarako aukera urriaren 4a arte izanen dute. Ondoren, proiektuetako bat hautatu eta estolda horiek apaintzeko aukera emanen zaio egitasmo irabazleari. Bereziki baloratuko dute zerikusia izatea lan horiek merkataritzarekin.

Hiru sari banatuko dituzte behin margo lanak eginda: lehen saria saltokiek eurek hautatutako margolanarentzat izanen da, bigarrena herritarren gustukoenarentzat izanen da eta hirugarrena Nafarroako Kamera eta Ostalaritza Elkarteak erabakiko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!