Ekimen kultural eta artistikoetarako bideratuko da Ciudadela

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 23a, 09:04

Iruñeko Udal Batzak hartu du erabakia. Kirol jarduerak eta aisialdikoak ere egin ahal izanen dira Ciudadelan salbuespen kasuetan.

Iruñeko Udal Batzak erabaki du Ciudadela ekimen kulturaletarako eta artistikoetarako bideratuko dela, betiere eta salbuespen moduan kirol jarduerak edo aisialdikoak ere antolatzeko aukera izanen delarik.

Iruñeko udalarenak diren espazioak nola arautu aztertzen ari dira Iruñeko Udal batzaren bidez. Ciudadelan erabakia atzo hartu zuten eta beste gune batzuk zertarako erabiliko diren aztertuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!