Helduentzako 14 Sormen Tailer euskaraz aukeran

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 22a, 19:25

Urte osoko euskarazko bost tailer eta bederatzi ikastaro monografiko ekaini ditu Iruñeko Udalak: Munduko sukaldaritza, Pilates, Zumba, Euskal Dantzak, Batukada, Barreterapia...eta berrikuntzen artean ogia egiten ikasteko ikastaroa edo lehen sorospenak etxean.

Abian dira ikasturte honetarako Iruñeko Udalak prestatu dituen Sormen Tailerrak euskaraz. Gazte eta helduentzako urte osoko zein ikastaro monografikoetarako izen emate epea zabalik egonen da aste osoan, irailaren 25 arte. Izen ematea 010 telefonora deituta egin daiteke (edo 948-420100 sakelekotik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero). Informazio gehiago 600-411 487 telefono zenbakian edo hemen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!