Salgai da dagoeneko heldu den urriaren 10ean Iruñean eginen den Joxemiel Bidador, Iruñeko Euskaldunak Pastoralerako liburuxka-sarrera.
Liburuxka 10 euroren truke dago eskura Iruñeko Karrikiri Euskaldunon Topagunearen dendan (Xabier karrika, 4an), baina bertaratu ezin dutenentzat, badago erreserba egiteko aukera 948 225 845 telefonora deituz edota bulegoa@karrikiri.org helbidera mezua igorriz.
Liburuxkarekin batera, Iruñeko euskaldunak omenduko dituen egitasmo hau laguntzeko aukera izanen da pastoralaren zapia 8 euroren truke erosiz. Eta biak, liburuxka eta zapia, erosi nahiz izanez gero, prezio berezia eginen da; 15 euro.
Pastorala maiatzean aurkeztu zuten, eta bideoan horren laburpena ikus daiteke.