‘Vicente Ferrer’ sarian eman diote Iturrama institutuari

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 10a, 10:13

Saharari buruz egindako proiektu batek lortu du VII. Garapenerako Hezkuntza saria. Madrilen izan da sari banaketaren ekitaldia eta institutuko irakasleak izan dira bertan Hezkuntza kontseilariarekin batera.

Nafarroako Hezkuntza Kontseilariarekin, Jose Luis Mendozarekin joan dira Madrilera Iturrama BHI ikastetxeko irakasleak. Tomas Astiz zuzendaria, Oskia Ramirez eta Mikel Ozkoidi irakasleek hartu dute VII. Garapenerako Hezkuntza saria Vicente Ferrer izenekoa. Iturrama BHI Sahararekin izeneko egitasmoarentzat izan da garaipena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!