San Juan bezperako soka-dantza eskainiko du Dugunak

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 23a, 09:09
Dugunako dantzariak. Argazkia: dantzan.eus

Curtidores zubian izanen da Duguna taldea dantzan 19:00etan.

San Juan bezperako egunarekin eta udari ongi etorria emateko soka-dantzan ariko dira Duguna taldekoak Curtidores zubian. Tradizio handiko ikuskizuna da soka-dantzarena. Otsailaren 3an San Blas egunarekin ere irteten dira dantzariak eskutik helduta soka-dantzan aritzera. XVI. mendetik dantzatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

Eskuak elkarri emanda dantzariek katea edo soka osatu ohi dute. Dantzarien soka hori zirkulu irekian antolatzen da eta sokaren bi muturretan dauden dantzariek, aurresku edo aurrendari eta atzesku edo azkendari izenekoek gidatzen dute dantza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!