Ikasle berrientzako plazen zozketa egin du Joaquin Maya udal musika eskolak

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 19a, 18:47

Onartutako 140 ikasleen zerrenda eta adingabeen zein helduen itxaron zerrendak argitaratu dituzte.

Hastapen-mailatik eta 8. mailara arteko musika ikasketak eskaintzen dituen Iruñeko Udal Musika Eskolak gaur ezagutzera eman du heldu den ikasturterako onartutako ikasle berrien zerrenda.

Eskola honetan Iruñeko Erroldan izena emana duten 7 urtetik gorakoak matrikulatzen ahal dira. Eskolan aurretik hainbat ezagupenen jabe izaki sar daiteke, edo deus ere jakin gabe eta zozketa bidez erabakitzen da nor sartu.

Eskola honetan haur eta helduek Musikaren Lengoaia (gaztelaniaz edo euskaraz) eta kantua ikasteaz gain, musika tresna ugari dute aukeran: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, pianoa, akordeoia, gitarra, flauta, oboea, klarinetea, fagota, txistua, saxofoia, tronpeta, tronboia, tronpa, perkusioa, tuba, bonbardinoa, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria.

 

2015-2016ko IKASTURTERAKO ONARTUTAKOEN ZERRENDA.

 

2015-2016ko IKASTURTEAN SARTZEKO ADINGABEEN  ITXARON ZERRENDA.

 

2015-2016ko IKASTURTEAN SARTZEKO HELDUEN ITXARON ZERRENDA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!