'Xamar'-ek jaso du Lamien Urrezko Orrazia

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 19a, 10:27
Kike Diez de Ultzurrun, Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' eta Sergio Barandiaran, sari banaketan (Argazkia: Mikel Lakasta)

Juan Carlos Etxegoien Xamar-ek jaso zuen atzo 2015eko Lamien Urrezko Orrazia. Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkarteak sari horrekin euskararen aldeko lanean nabarmendu diren pertsonak eta taldeak omentzen ditu.

Xamar-ek Erreferentziazko hainbat liburu idatzi du euskararen historiaz. Halaber, ikuspuntu berriak plazaratu ditu hizkuntzaren arazoari buruz, batez ere José María Sánchez Carrión Txepetx-en planteamendu ekolinguistikoei jarraituz. Orhipean liburua da bere lanik ezagunena eta arrakastatsuena. Jadanikgaztelera, frantsesa eta ingelesera itzuli dute. 2006 urtean, Pamiela argitaletxearen eskutik, Euskara jendea liburua karikaratu zuen, euskararen historia kontatzeko. Lan horretan oinarriturik, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat gara elkarteek dokumental sorta bat ekoitzi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!