Txistu eta gaita hotsak, Gazteluko plazan

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 16a, 09:19
Txistu eta gaita hotsak izanen dira nagusi astearte eta ostegunetan, udan. Argazkia: pamplona.es

Ekaina, uztaila, abuztua eta iraileko astearte eta ostegunetan izanen dira txistulari eta dultzaineroak Gazteluko plazan.

Gaur ekinen diote gaitariek eta txistulariek musika Gazteluko plazan jartzeri. Ekainean, uztailan, abuztuan eta irailean eskainiko dituzte gaita eta txistu doinuak astearte eta ostegunetan. Guztira 18 kontzertu izanen dira. Sanferminek irauten duten bitartean geldialdia eginen dute baina, gainerakoan musika izanen da nagusi Gazteluko plazan. Kalejirak, polkak, zortzikoak, porrusaldak eta dantzagarriak diren beste hainbat abesti joko dituzte.

Iruñeko Udalak hitzarmena du Iruñeko Gaiteroak taldearekin eta Iruñeko Txistulari taldearekin. Horri esker, udako astearte eta ostegunetan gaita eta txistuak alaituko du Gazteluko plaza musikaz.

Ekainaren 16, 18, 23, 25 eta 30ean izanen dira; uztailean 2an bakarrik; abuztuan 18, 20, 25 eta 27an eta irailean 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24an.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!