Civivox aretoetako ekitaldietan 538.000 lagunek hartu dute parte

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 12a, 09:25
Civivox aretoak zazpi dira Iruñean. Argazkia: izquierda-ezkerra.org.

Urritik maiatzera Civivox aretoek eskaini dituzten jarduera eta ikastaroetan parte hartu dute herritarrek.

Zazpi Civivox areto daude Iruñeko beste hainbeste auzotan. Jarduerak eta ikastaroak antolatzen dituzte eta maiatzetik urrira 538.000 herritarrek hartu dute parte horietan guztietan. Ikasturte amaieran izan da Iruñeko alkate Enrique Maya Arrotxapeko Civivox aretoan. Hain zuzen, ikusgai izan du pintura ikastaro batean ikasleek egindako lanak.

700 izan dira denera areto horiek antolatu dituzten ekimenak: bisita gidatuak, pintura eskolak, argazkilaritza ikastaroak, dantza eskolak, artisautza tailerra, literatura irakurraldiak eta musika izan dira ardatzetako batzuk. Gizarte eragileek, kulturalek eta elkarteek ere erabili dituzte areto horiek euren ekimenak prestatu eta antolatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!