Aranzadik hitzarmenen inguruko kontsulta ekainaren 10ean eta 11n eginen du

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 8a, 09:00
Aranzadik hitzarmenen inguruko kontsulta eginen du aste honetan. Argazkia: aranzadi2015.info

Internet bidez eman ahalko dute boza Aranzadi-Iruñea denon artean plataforman izen emanda daudenek.

Aranzadi-iruñea denon artean herri ekimeneko batzarrak hartu du erabakia: ekainaren 10ean eta 11an eginen dute kontsulta internet bidez, plataforman izena emanda dauden kideen artean. Iruñeko Udala nola osatu daitekeen erabakitzeko, hitzarmenen inguruan kontsulta eginen du modu horretan. "Zein galdera zehatza eginen dugun oraindik ez dugu zehaztu, negoziazioen araberakoa izanen da eta egunotan Gobernua osatzeko iristen garen aurre-akordioaren araberakoa", azaldu dute plataformako ordezkariek.

UPN, PSN eta PP ez dituzte aldaketaren alde ikusten eta hortaz, eurekin ez lukete bat eginen: "Negoziazioak lau alderdirekin egitea litzateke lehentasuna eta herritar guztien aurrean egitea ere bai". Dena dela, guztiekin elkarrizketak izateko aukera ikusten du Aranzadi-Iruñea denon artean taldeak etorkizunean zenbait akordio adosteko jarrerak izan daitezkeelako.

Taldean izanen dituzten elkarrizketen berri eta aurrera eramanen dituzten ekimenen berri emanen dute etengabe, “gardentasuna da gure helburuetako bat eta herritarrak jakinaren gainean izatea”. Ostiralean batzar irekia egin zuten programari buruz hitz egin eta udal gobernua osatzeko izan daitezkeen hitzarmenez eztabaidatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!