4.000 parte hartzaile espero dituzte Bizikletaren Egunean

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 5a, 09:25
Bizikleta Martxa iaz arrakastatsua izan zen. Argazkia: pamplona.es

Ekainaren 14an izanen da XX. bizikleta martxa. 18 kilometroko ibilbidea prestatu dute Gazteluko Plazatik abiatuta.

“Bizikleta ere bada ibilgailu bat eta merezi duen errespetua zor zaio”, hala nabarmendu du Jose Miguel Echabarrik, El Gesto bizikleta taldeko kideak eta Bizikletaren Eguneko antolatzaileak. “Kontzientziazioan eta hezkuntzan sakondu behar da kalean guztion errespetua ziurtatu dadin, baita bizikletaren gainean doanarena ere”, esan du. Enrique Maya Iruñeko alkatearekin batera agerraldia egin dute Bizikletaren Eguna iragartzeko “Iruñean hazi egin da bizikletaren erabilera, ez bakarrik kirola egiteko baizik leku batetik bestera joateko”, esan du alkateak.

Ekainaren 14an eginen dute Bizikletaren Eguna. 4.000 parte hartzaile baino gehiago espero dituzte. Gazteluko Plazan hasi eta amaituko da martxa. Plazan gainera erakustaldia eginen dute La Clau taldekoek: BMXekin saltoak, flatand eta biketrial ariketak eginen dituzte. Udaletxeko plaza, Gipuzkoako etorbidea, Oblatas zubia, Aranzadi, Labriteko Aldapa eta Mendillorriko ur biletgia zeharkatuko dituzte martxako parte hartzaileek.

Ogitartekoa eta freskagarriak banatuko dituzte bizikletaz lasterketa egiten dutenen artean. Zozketak ere eginen dituzte. Ekainaren 8tik 14ra eman beharko da izena eta bi euro ordaindu beharko da. Horretarako Carlos III. Etorbidean jarriko duten karpa baliatu beharko dute parte hartu nahi dutenek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!