Udaltzainek 145 auto-gidari atxilotu dituzte, 115 alkoholaren eraginpean

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 3a, 09:13

Bideko segurtasun-arauen aurkako delituak %20 hazi dira: gidabaimenik gabe autoa eramatea eta alkohol-proba egin nahi ez izatea dira deliturik ohikoenak.

161 deliturengatik izapide judiziala jarri diete Iruñeko Udaltzainek 145 gidariri. 2015eko lehen bost hilabeteetan izan dira delitu horiek, gehienak, 115,  alkohola edanda gidatzeagatik. 24 kasutan gidabaimenik gabe kotxea eramateagatik izan dira, 11tan arduragabekeriaz gidatzeagatik eta 6 kasutan ausarkeriaz aritzegatik. Alkohol tasa zenbatekoa den jakiteko proba ez egitea eskatu dute bost auto gidarik eta hori ere delitutzat hartua dago.

161 delitu bideratu dituzte epaitegietan urte hasi zenetik, hau da, iaz baino %20 gehiago. Administrazio delituek ere gora egin dute: iaz, lehen bost hilabeteetan 509 izan ziren eta aurten 640 izan dira. Horien artean, 255 kasutan edanda gidatzeagatik izan dira, 110 mugikorraren bidez hizketan aritzeagatik, 81 kasutan segururik gabe gidatzeagatik, 38tan drogaren bat hartuta zihoazelako eta 25ek ez zuten haurrak garraiatzeko derrigorrezko aulkirik eramaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!