Entzierroaren ibilbidean 'Eraso sexistarik gabeko jaien alde' martxa eginen dute larunbatean

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 2a, 08:30

Oinez nahiz korrika egin daiteke entzierroaren ibilbidea. Aurretik ez da beharrezkoa izena ematea, doanekoa da parte hartzea eta herritar guztiei bideratutako ekimena da.

Iruñeko Udaleko sanferminak berdintasunean taldeak larunbaterako antolatu du Eraso sexistarik gabeko jaien alde leloarekin lasterketa martxa. Sanferminak iritsi baino lehen ekainaren 6a izanen da azken eskailera-maila eta hori aprobetxatuta eraso sexisten aurka eginen dituzten ekimenen baitan kokatu dute lasterketa martxa. Oinez zein korrika egin daiteke entzierroaren ibilbidea, ez da ezinbestekoa aurretik izena ematea parte hartu ahal izateko eta doanekoa da. 12:30etan ekinen zaio ibilbideari: Santo Domingo aldapan hasi eta entzierroaren monumentuan emanen zaio amaiera. Kamisetak banatuko dituzte parte hartzaileen artean 11:00etatik aurrera.

Prebentzioa eta sentsibilizazioa helburu, eraso sexistarik gabeko jaien aldeko kanpaina abian jarriko dute larunbatean. Informazio gune bat ere jarriko dute Iruñean eta ikastaroak eskainiko dizkiete udaltzainei, kazetariei eta babes-zibilaz arduratuko direnei ere. Emakumearen Hiri Batzordetik sortu zen sanferminak berdintasunean ekimena eta gizarte eragile, emakumeen elkarte eta kolektiboekin batera ari dira ekimenak antolatzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!