Hasi dira sanferminetako entzierroko hesia jartzen

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 1a, 08:16
Sanferminetako hesia iaz, muntatzen hasi zirenean.

09:00etan ekin diote Sanferminetako entzierroko hesia muntatzeari. 1992. urtetik Garesko Aldaz Anaien zurgindegiko langileak arduratzen ari dira muntaiaz.

09:00etan ekin diote Sanferminetako entzierroko hesia muntatzeari. 1992. urtetik lan hori Garesko Aldaz Anaien zurgindegiko langileek egiten dute eta aurten ere hala izanen da. Santo Domingoko ukuiluetan urte osoan jarriak daude zenbait hesi, hirira datozen turisten gozagarri, eta horiek egokitzetik hasiko dira gainerako zatia jartzen. 

848,6 metro ditu Sanferminetako entzierroko hesiak. Uztailaren 6a iritsi bitartean ariko dira lanean eta egun horretan amaituko dute Amaia eta Estafeta kaleetako hesia jartzen. 900 zutoin, 2.700 ohol, 4.000 zurezko falka, 70 ate eta 120 oholesi jarriko dituzte denera.

2012tik Arrotxapeko ukuiluetan gordetzen da Sanferminetako hesiaren material guztia. Azken egunotan zurginak oholak aztertzen aritu dira egoera zein den jakiteko.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!