Kalderete usaina Iturraman

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 29a, 18:35

Giro ezin hobea Iturrama festetan. Gaur Kalderete lehiaketa eta koadrilen arteko olinpiadak. 

Maria Soto, Iturramako Jai Batzordeko kidea gurean izan da aurtengo egitarauren berri emateko. Aurten, gaineram Erletokieta izeneko gune berria estreinatu du auzo elkarteak San Juan Bosco kalean. Aurreko egunetan Kultur Astea egin da arrakasta handiz eta gaurtik aurrera ez dira gutxi izanen festa egitarauan aurkituko ditugun proposamenak.

Gaur txupinazoaren ondoren Amaiur dantza taldeak emanaldia eskainiko du, zezensuzkoa bulebarretik arituko da eta kontzertuak eginen dira jai eremuan Proyecto Pez eta Selektah Stepi & Kenitra (Bad Sound System) taldeekin .

Larunbat goizean futbitoa eta herri lasterketa, V. Txakur leihaketa jai eremuan, Iturrama Kantuz 12:00etan eta Herri bazkaria Urko kantautorearekin. Gauean The Corleone’s Band, Las Tipex, Los Pollitos Recording eta Josu Jon Imas taldeen kontzertuak ekainiko dira jai eremuan.

Igandea azken eguna izanen da: kalderete lehiaketa, Kuadrillen arteko Olinpiadak eta la Jodedera taldearen kontzertua izanen dute festei amaiera emateko.

 

Kontzertuak eta txarangak nonnahi. Jai Batzordearen argazki hauetan ikus daitekeen bezala. 

Erlazionatuak

Iturramako festen egitaraua

Euskalerria Irratia 2015 mai 27 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!