Iturramako festak ospatuko dira asteburu honetan

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 27a, 18:59
Amaiur Dantza Taldea

Ostiralean botako dute txupinazoa iluntzeko 20:00etan. Bezperan pintxo-potea eta Eskarmentu, Aztarna eta Rumba Perdia taldeen kontertuak eginen dira jai eremuan.

Iturramako jaiak ospatuko dira asteburu honetan. Ostiralean, 20:00etan botako dute txupinazoa eta jarraian Amaiur dantza taldearen emanaldia, zezensuzkoa bulebarretik eta kontzertuak Proyecto Pez eta Selektah Stepi & Kenitra (Bad Sound System) taldeekin jai eremuan.

Larunbat goizean futbitoa eta herri lasterketa, V. Txakur leihaketa jai eremuan, Iturrama Kantuz 12:00etan eta Herri bazkaria Urko kantautorearekin. Gauean The Corleone’s Band, Las Tipex, Los Pollitos Recording eta Josu Jon Imas taldeen kontzertuak ekainiko dira jai eremuan.

Igandea azken eguna izanen da: kalderete lehiaketa, Kuadrillen arteko Olinpiadak eta la Jodedera taldearen kontzertua izanen dute festei amaiera emateko.

Erlazionatuak

Iturramako festen egitaraua

Euskalerria Irratia 2015 mai 27 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!