Oberena, Txantrea eta Arrotxapeko igerilekuetarako 243 udako abonamenduak zozketatu ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 27a, 17:30

Abonamenduak ekainaren 2 eta 3an bildu behar dira Zapateria 40ko udal bulegoetan, 10:00etatik 12:00etara.

Ekainaren 15etik irailaren 15 bitartean erabiltzeko diren abonamendu hauek 40,30 eta 80,75 euroren arteko prezioak izanen dituzte, eskatzailearen adinaren arabera. Norbanakoentzako txartelak biltzeko Nortasun Agiri Nazioanala erakutsi beharko da eta Familia Liburua edo Izatezko Bikoteen agiria, familientzako abonamendua hartzeko.

Oberenerako 75 abonamendu daude banatzeko, 100 Txantrearako eta 68 Arrotxaperako.

Informazio gehiago hemen.

Erlazionatuak

Abonamenduak lortu dutenen zerrenda

Euskalerria Irratia 2015 mai 27 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!