Celtas Cortos, Boni, M-Clan eta Medina Azahararen kontzertuak Sanferminetan

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 22a, 09:01
Iaz Gazteluko plazan egindako kontzertuetako une bat. Argazkia: cuadernosdecristal.blogspot.com

Foruen Plazan eta Gazteluko plazan ariko diren musika taldeen berri eman du Iruñeko Udalak.

The Original Wailers, Nancy Rubias, Boni, La MODA (La maravillosa Orquesta del Alcohol), Miguel Campello, M-Clan, El puchero del hortelano, Siniestro Total, Play de Game (Queen taldearen kantuekin), La edad de oro del Pop Español, Amparo Sánchez, Medina Azahara, Celtas Cortos, Fundación Toni Manero, 7 Décadas eta Alejo Stivel izan dira Gazteluko plazan eta Foruen plazan aurtengo Sanferminetan.

200.000 euroko aurrekontua dute Foruen plazan eginen diren kontzertuek, iaz baino 5.000 euro gutxiago. Gazteluko plazan eginen direnentzat 115.000 euro bideratuko dituzte, iaz baino 5.000 gehiago.

Foruen plazako kontzertuak indartzea izan da aurten Iruñeko Udalaren helburua. Gaueko 12etan ekinen diete taldeek baina lehenago Nafarroako talde hasi berriek izanen dute aukera taula gainera igotzeko, su artifizialak amaitu ostean. 21:30etatik 22:30tara DJak eta tokiko taldeak ere izanen dira euren musika eskaintzen. Gazteluko plazan musika estilo ezberdinak tartekatu dituzte. Pop, rock, blues, reegae, movida madrileña, techno, dance eta 70.hamarkadako yeye estiloak ere izanen dira.

2015eko Sanferminetako kontzertuak Gazteluko plazan eta Foruen plazan:

Gazteluko plazan

  • Uztailak 6: Play de Game (Queen taldearen kantuak)
  • Uztailak 7: La edad de oro del Pop Español
  • Uztailak 8: Amparo Sánchez
  • Uztailak 9: Medina Azahara
  • Uztailak 10: Celtas cortos
  • Uztailak 11: Fundación Toni Manero
  • Uztailak 12: 7 Décadas
  • Uztailak 13: Alejo Stivel

Foruen Plazan

  • Uztailak 6: The original Wailers
  • Uztailak 7: Nancy rubias
  • Uztailak 8: Boni
  • Uztailak 9: La MODA (La maravillosa Orquesta del Alcohol)
  • Uztailak 10: Miguel Campello
  • Uztailak 11: M-Clan
  • Uztailak 12: El puchero del hortelano
  • Uztailak 13: Siniestro total

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!