Peñek diru laguntzak jasotzeko eskaera maiatzaren 28a arte egin dezakete

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 21a, 08:23

81.750 euro banatuko ditu Udalak Peñen artean. Sanferminetan antolatuko dituzten ekitaldien proposamenak bidali beharko dituzte diru-laguntza horiek jaso ahal izateko.

Sanferminetan duten parte hartzeagatik diru-laguntzak banatu ohi dizkie Iruñeko Udalak. Maiatzaren 28an amaituko da epea Peñek eskaerak egiteko. Guztira 81.750 euro banatuko ditu Udalak: "Peñek egiten duten lana babestu eta festetan eragiten duten jai giroa sustatzeko laguntzak dira". Iaz 15 peñen artean 81.600 euro banatu zituen.

Ez dira diruz lagunduko ekimen politikoak, herritarren eskubideak oztopatzen dituztenak, Konstituzioa betetzen ez dutenak eta legea bete gabe aritzen direnak. Iruñeko Udalen Erregistro Orokorrean egin beharko dira eskaerak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!