Santo Domingoko azokak Mexikoko produktuak eskainiko ditu larunbatean

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 21a, 08:17

‘Guakamolea’ eta garagardo berezia izanen dira eta musika Chuchin Ibañez ‘mariachi’-ak jarriko du. 11:30ean hasiko da jai mexikarra.

Laugarren aldiz antolatu du Santo Domingo azokak Mexikori eskainitako jaia. Sol izeneko garagardoa probatzeko aukera eta guakamolea ere izanen da. Euro baten truke hartu daiteke jatekoa eta beste euro baten truke edatekoa. 11:30ean ekinen diote jaiari. Chuchin Ibañez kantari ariko da azokan barna eta eguerdian Mañueta kalean jarriko ditu rantxera doinuak.

Iaz 800 aperitibo banatu zituzten eta aurten gehiago emanen dituztela uste dute. Kafe Zentralek ere larunbatean Mexikoko doinuak eta dekoratua izanen ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!