Argal fabrikaren eraikina botako dute

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 19a, 09:54

Abiadura Handiko Trenaren geltoki berriaren proiektuak eraispena aurreikusten zuen, baina aurreratu egin dute, erakina oso egoera txarrean dagoela eta.

Iruñeko Udalak jakinarazi du Etxabakoizko Arostegi etorbidean dauden industria-eraikinak zaharkituak eta egoera txarrean daudela: “Osasunari kalte egin diezaiokete eta pertsonen arriskua eragin dezakete eraikin horiek egoera kaxkarrean daudelako”, azaldu du Udalak. Gauzak horrela, aurreratu eginen dituzte lan horiek. Hau da, Prestazio Handiko Trenaren PSIS egitasmoaren baitan aurreikusia dago Arostegi kaleko industria nabe horien eraistea, baina, lehenbailehen botako ditu lurrera Udalak.

Iruñerriko Abiadura Handiko Partzuergoa ari da AHTak Iruñean behar dituen azpiegituretako egitasmoak egiten. Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Zizur Nagusiko Udala eta Zizurko Zendea daude Partzuergo horren baitan lanean. Asteazkenean erabakiko dute lan horiek aurreratuko dituzten, hitzarmena aztertu ostean.

Argal fabrika eta Urkia higiezinen agentzia zeuden Arostegi kaleko lursail horietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!