Eremu urdineko langileek bi orduko lanuztea eginen dute asteartean

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 14a, 19:32

Bi langileren kaleratzearen aurkako protesta izanen da. Dornier-eko enpresa batzordearen arabera, kaleratuak gaixotasun bajan zeuden langileak dira.

Iruñeko eremu urdineko autoen aparkalekuak kudeatzen dituen Dornier enpresako batzordeak bi orduko lanuztea deitu du heldu den astearterako gaixorik zeuden bi langile kaleratzeagatik.

Enpresa batzordetik langile horiek berriz har ditzaten exijitu dute eta, honetaz gain, absentismoa gutxitze aldera zenbait neurri har ditzan eskatu dio enpresari.

Alderdi Popularraren lan erreformak langileak kaleratzeko bidea izugarri erraztu duela eta Dornier horretaz ari dela baliatzen adierazi dute enpresa batzordetik.

Lanaren baldintza gogorrez ere mintzatu dira: kalean muturreko tenperaturatan, zutik ordu luzez eta presiopean  lan egin behar izatea gaixotasunen eragile direla azaldu dute langileen ordezkariek.

Honekin batera, lan baldintza horietan hobeki aritu ahal izateko behar diren neurriak hartzea enpresaren ardura dela eta argi dagoela ‘langileen kaleratzeak ez duela gure gaixotasunak sendatuko’ adierazi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!