"Presoen sakabanaketaren amaiera marrazten" hasiak direla adierazi du Etxeratek

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 3a, 16:54

500 lagunetik gora elkartu dira Etxerat, Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak Iruñean egin duen  XIV. Nazio Batzarrean.

Etxerat elkartea «zuzenean» kolpatu dutela adierazi dute. Horrek bide egokian lanean ari direla erakusten duela gaineratu dute.

Honekin lotuta «presoei min emateko zigortuak garen senide eta lagunak» direla eta injustizia horrek batzen dituela azpimarratu dute.

 «Gure jardun horri eusteko arnas gune  garrantzitsua da batzar hau. Bidai luze bati ekiteko kotxeko atea zabaltzeko unean indarra ematen diguna», eman dute aditzera. 

Azken urtearen balantzea egiterakoan, apirila bitartean hilabeteko istripu bana izan dela azaldu dute. Halakoetan denera izaniko hamasei lagunak omendu dituzte eta gogan izan dituzte preso gaixo larriak: Ibon Iparragirre, Aitzol Gogorza, Ibon Fernandez Iradi edo Txus Martin.

Bide beretik, 2014an presoen bi funtsezko oinarri deuseztatu nahi izan dituztela saltu dute: «defentsa juridikoa eta osasungintza».

Urtearen emaitza positiboen artean azpimarratu dute Euskal Herri mailan egindako bilkurak eragile politiko hainbatekin eta bereziki atzerrian, Europako Parlamentuan «gure egia erakusteko eta zabaltzeko» egindako parlamentariekin harremanak.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!