Alde Zaharrean bisita gidatuak eginen dituzte bihartik igandera

Euskalerria Irratia 2015ko api. 30a, 08:44
Bisita Gidatuak eginen dituzte asteburuan. Argazkia: pamplonamegusta.com

Iruñeko historia ezagutzeko aukera eskainiko dute. Goizeko 11:00etan hasiko dira eta 4 euroren truke egin ahal izanen dira bisitak.

Iruñeko Udalak maiatzaren 1etik 3ra bisita gidatuak antolatu ditu hirian barna. Iruñeko gertaera historikoak aztertu eta txokorik interesgarrienetan murgilduko dira bisitariak. Goizeko 11:00etan izanen dira bisita gidatuak eta ordu eta erdi iraunen dute. Sarrerak Turismo Bulegoan jaso daitezke 4 euroren truke. Izen ematen dutenek gainera, Iruñeko museoak ikusteko deskontuak eskuratuko dituzte.

Udaletxean hasiko dira bisitak. Santo Domingoko aldapa, Portalapea plaza, San Saturnino Eliza, Kontuen Ganberaren egoitza, Gendulaingo Jauregia, Gazteluko Plaza, Estafeta eta Merkaderes kaleak eta Katedrala ezagutzeko aukera eskainiko diete, besteak beste. Iruñeko historia aztertuko dute, baina, bereziki Erdi Aroan jarriko dute fokua: hiru Burgoen banaketa, XVIII. mendean berriz batu zireneko garaia, ur hornidura nola egokitu zuten hirira eta zenbait eraikuntzaren inguruko datuak jaso ahal izanen dituzte bisitariek. San Fermin santua eta Hemingway-ri buruz ere ariko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!