Zarata salatzeko elkarretaratzea egin dute Alde Zaharrean

Euskalerria Irratia 2015ko api. 30a, 08:22
Elkarretaratzea egin zuten hainbat bizilagunek atzo. Argazkia: @tuduermesyotb

Alde Zaharrean bizi plataforma aurkeztu dute, Zarataren Aurkako Nazioarteko Egunarekin batera.

Iruñeko Alde Zaharreko hainbat bizilagun osokezkaturik daude asteburuetan zenbait karrikatan sortzen den zaratarekin eta zikinkeriarekin, eta haien bizi kalitatean horrek guztiak eragin birrintzailea duela diote. Horietako zenbaitek Alde Zaharrean bizi plataforma sortui dute, eta atzo aurkeztu zuten, Zarataren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. 

Herritarrok salatu dutenez, zarataren arazoa asteburuetan pairatzen dute nagusiki, jendea Alde Zaharrera joaten delarik eta, bereziki, terraza eta taberna atarietan erretzen dutelarik. Plataformako kideen idurikoz, bizilagunentzat egoera "jasanezina" da, eta ezinbestekoa da elkarbizitza ahlbidetuko duten neurriak hartzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!