Arte eta kultur proiektuentzako diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2015ko api. 29a, 14:17

Maiatzaren 28ra arte aurkeztu ahal izanen dira eskaerak. Iaz 27 taldek lortu zituzten laguntzak.

Laguntzak eskatzeko oinarriak apirilaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte. Udalak orotara 377.000 euro banatuko ditu, bi lerrotan.

Lehen lerroan, arte musikalak eta eszenikoak hartuko dituzte aintzat. Alor horretako produkzio, programazio zein promozio  egitasmoetarako eskatu ahal izanen dira laguntzak.

Bigarren lerroaren bidez, zabalpen zein promozio kulturala edota humanistikoa lagunduko dute: hitzaldiak, mahai inguruak, lehiaketak, erakusketak, ikus entzunezkoen pantailaratzea, jaialdiak eta desfileak. Horretaz gain, helburua dibulgazioa duten musika, liburu edo ikus entzunezko lanak bultzatuko dituzte. Eta arautu gabeko formazioa: ikastaroak, mintegiak eta jardunaldiak.

Laguntza lorturiko puntu kopuruen arabera jasoko da. Zerotik 100era 70 puntu baino gehiago jasotzen dituzten proiektuek aurrekontuaren %30a jasoko dute. 60 baino gehiago eta 69 baino gutxiago dituztenek, %20. Eta 60 baino gutxiago dituztenek %10. 50 puntu baino gutxiago dituzten proiektuek ezinen dute laguntzarik jaso.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!