Sanferminak 2015

Nafarroa Wow-ren kartelak oihartzun handia eduki du sare sozialetan

Euskalerria Irratia 2015ko api. 29a, 09:36

Agerkari honetako Nafarroa Wow ataleko lagunek Barcina sartu dute Caravinagreren lekuan, Javier Erizeren afixan.

Iruñeko Udalak 12:00etan jakinarazi zuen Javier Erizeren Kilikon afixak iragarriko zituela 2015eko sanferminak. 14:00 aldera, Nafarroa Wow-ko lagunek honako txio hau sareratu zuten, kartelaren bertsioarekin, eta irudian sinadura sartuta, behean, eskuinean, hizki beltzez. 

Berehala bertxio andana jaso zuen, eta twitterlariek txio berriak sortu zituzten, irudi bera erabiliz. Konparaziora, bi hauek: 

Ordutik aurrera, irudia twitterren ez ezik whatsappen eta facebooken ere mugitu zen, arrapaladan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!