Ikusi hemen Iruñeko hautes-mahaietako kide izatea egokitu zaizun

Euskalerria Irratia 2015ko api. 27a, 11:50
Argazkia: navarra.es

Herritarrek internet bidez zein telefonoz kontsulta dezakete mahaikide izatea egokitu zaien.

Zehaztu dute zein iruindarrek osatuko dituzten hauteskunde mahaiak maiatzaren 25eko udal eta foru bozetan. Zozketa baten eta prozedura informatiko baten bidez erabaki du gaur goizean Iruñeko Udalbatzak, ezohiko bilkuran.

Zozketaren zerrendan 2.385 izen ageri dira, mahai bakoitzeko bederatzi. Pertsona horietatik guztietatik heren batek bakarrik parte hartuko du mahaietan; izan ere, kargu bakoitzeko hiru lagun izendatzen dituzte, titularra eta bi ordezko, Iruñeko Udalak prentsa ohar baten bidez azaldu duenez.

Herritarrek Udalaren webguneko helbide honetan kontsulta dezakete hauteskunde egunean karguren bat betetzea egokitu zaien. NAN zenbakia eta izen-abizenak jartzea aski da horretarako. Horretaz gain, tresna horren bitartez jakin dezakete botoa ematera zein hauteslekura joan behar duten, eta zein diren haien distritua eta sekzioa. Horretaz gain, bada zozketako zerrenda osoa ikusterik, 2.385 izenekin.

Horretaz gain, herritarrek 010 telefonora dei dezakete Iruñeko telefono finkoetatik, eta 948 42 01 00 zenbakira baldin eta Iruñetik kanpo badaude edo sakelakotik hots egiten badute, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. . Condestable Jauregian ere galde dezakete, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!